2021(e)ko ekainaren 20(a), igandea

AZKEN EGUNA

Iritsi da agur esateko unea.

Urte guztian zehar gogor lan egin ondoren eta ikasturtea desberdin honi aurre egin ondoren iritsi da agurtzeko momentua. Uda ona pasa dezazuela, besarkada bana eta irailean bueltatuko gara!

Ondo pasa ekipo!






2021(e)ko ekainaren 14(a), astelehena

LARRAITZ-AUSA GAZTELU

 



BERTSO SAIOA- Haritz Mujika eta Amaia Agirre

 Kaixo!

Aurreko astean bertsolaritzako saioei amaiera polita emateko Haritz Mujika eta Amaia Agirre bertsolariak izan genituen gelan. Oso gustura egon ginen eta parte hartzeko aukera ere eman ziguten!

Eskerrik asko eta laster arte!







2021(e)ko maiatzaren 27(a), osteguna

BERTSOLARITZA

Kaixo!

Gaur, ikasturte honetako Amaiarekin izango dugun azken saioa izan dugu. Amaiera polit bat emateko eta ikasten aritu garena erakusteko asmoz, bi bideo grabatu ditugu. Ea zer iruditzen zaizkizuen!





2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena

2021(e)ko maiatzaren 9(a), igandea

Arratsalde pasa Laskibarren

Kaixo!

Eguraldi ona aprobetxatuz eta Mirari gurekin egon den azken eguna izanik arratsaldea Laskibarren pasa dugu.





Mila esker Mirari guregana etortzeagatik, asko lagundu diguzu eta espero dugu asko ikasi izana. Nahi duzunean bisitan etorri!


2021(e)ko maiatzaren 6(a), osteguna

...eta gaur hamaiketakorako... BIZKOTXOA!

Kaixo!

Ingurunean bizkotxoak egitea proposatzen zitzaigun eta egoerak Ikastolan egiten utzi ez badigu ere, bakoitzak etxean bere bizkotxoa egin du. Gaur hamaiketakorako bizkotxoa jan dugu! A ze sukaldariak ditugun gelan! 😋🍰



2021(e)ko maiatzaren 4(a), asteartea